Trans izatea eta landa-munduan bizitzea
Tradizioz, landa-eremuko trans pertsonek herrietatik ihes egin behar izan dute, nagusi den heteronormatibitateak disidentziak kondenatzen dituen ikusezintasunetik eta bakardadetik ateratzeko. Izan ere, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek jasaten dituzten diskriminazio-moduei landa-munduaren ezaugarri espezifikoetatik eratorritakoak gehitu behar zaizkie; ingurune horietan areagotu egiten dira askotan kontrol soziala, aurreiritziak, zurrumurruak edo erabateko anonimotasun falta.
Hala eta guztiz ere, gaur egun, gero eta LGTBIQ+ pertsona gehiagok hartu dute erabakia landa-munduan geratzeko, baita itzultzeko ere. Hala, baztertuak izan diren leku horiek birkonkistatzen eta sareak eratzen ari dira, kontzientzia, ikusgarritasuna eta disidentziak herrietan ere bizitzeko aukerak indartzeko.
Egia da gaur egun babesa dutela gizartean eta legedian eman diren aurrerapausoei esker, baina, hala eta guztiz ere, diskriminazioak hor dirau, eta kolektiboko pertsona askori eragiten die bizitzaren eremu guztietan.
Lan-eremuan bereziki, genero-identitateagatiko diskriminazioa eta, zehazki, trans pertsona izateagatikoa, dinamika normalizatua eta egiturazkoa da, eta larriagotu egiten da ingurune horietan. Diskriminazio hori enpleguak lortzen saiatzean gertatzen da, baita aurkako lan-inguruneetan ere, non bortxatu egiten diren askotariko identitateak. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren (FRA) arabera, Espainiako trans pertsonen % 42k adierazi du diskriminazioa jasan duela lanean.
2023an trans legea onartu zenetik, 550 pertsonak baino gehiagok aldatu dute sexua Euskadiko Erregistro Zibilean (10.670 pertsonak Espainiako Estatuan).
Gaiak
- Afrika Mendebaldeko haur soldaduak
- Auzo baten indarra deportazio baten aurrean
- Bangladesh, injustizia klimatikoaren epizentroan
- Britainiarren agintaldiaren ondorio konponezinak Palestinan
- Emakumeen etengabeko matxinada sistema patriarkalaren aurka
- Erlijioen interpretazio patriarkala
- Haurren osasunaren dimentsio soziala
- Indarkeria matxista salatzea: zigor bihurtutako eskubidea
- Kriminal naziak Latinoamerikan: zigorgabetasunaren eta desmemoriaren artean
- Migrazioa eta mugako polizien kontrolak su-armekin
- Polizia-jarduketen aurkako prozesu judizialak: kontaketaren aurreko froga
- Prekarietatearen feminizazioa ehungintzako industrian Europan
- Sororitatea emakume errefuxiatuen artean: Tunisia ispilu global gisa
- Trans izatea eta landa-munduan bizitzea