Istanbulen bizi diren bi anaiak eta arreba batek oso bizimodu desberdinak daramatzate, elkarrengandik urrundu dituztenak. Egun batean dei bat jasoko dute jakinaraziz ama bere jaioterritik desagertu dela, Itsaso Beltzaren inguruko mendialdean dagoen eta bakarrik bizi den herri txiki batetik. Hiruak batera irten dira amaren bila. Eta bidaia horretan agerian geratuko dira euren arazoak eta tirabirak, elkartzean Pandora kutxa txiki bat zabaldu izan balitz bezala. Azkenean ama agertu da eta Alzheimer gaixotasuna diagnostikatu diote... Pandora’s Box errealizadorearen laugarren filma da, eta gaixotasun honek ondorioz dakarren degenerazio prozesua eta jasaten duenak inguruan dituenengan duen eragina kontatzen digu. Joan den urteko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eta antzezpen lan bikainagatik Tsilla Chelton bertan saritua.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Turkia - Frantzia - Alemania - Belgika |
Zuzendaritza: | Yesim Ustaoglu |
Ekoizpena: | Yesim Ustaoglu, Muhammet Çakiral, Serkan Çakarer, Behrooz Hashemian, Natacha Devillers, Catherine Burniaux, Michael Weber / Ustaoglu Film Yapim, Silkroad Production, Les Petites Lumières, Stromboli Pictures, The Match Factory |
Gidoia: | Yesim Ustaoglu, Sema Kaygusuz |
Argazkia: | Jacques Besse |
Musika: | Jean-Pierre Mas |
Muntaketa: | Franck Nakache |
Aktoreak: | Tsilla Chelton, Derya Alabora, Ovül Avkiran, Onur Ünsal, Osman Sonant |
Iraupena: | 112 min. |
Kontaktua: | Karma Films |
Telefonoa: | 91 760 14 77 |
Email: | programacion@karmafilms.es |
Web: | www.karmafilms.es |