Emazteak utzi zuenetik desastre hutsa da Francisen bizitza. Edanari eman dio gaueko klub batean lan eginez bizimodua ateratzen ari den bitartean. Hamar urteko seme bat du, bihotzez maite duena, baina nahigabeak, erruak eta alkoholak ez diote uzten maitasun hori umeari erakusten. Semea galtzeko zorian dagoenean, bere burua semearekin duen harremana salbatzea erabakiko du lehen izan zuen lanbidera, magiara, bueltatuz. Francis mago handia izan zen aspaldi batean. Eta, orain, bere bizitzan magia pixka bat behar du dirudienez. Eric Khooren pelikula berriari maitasuna, bizitza, errendizioa eta, batik bat, magia dario. Francis, filmaren protagonista, Singapurreko azken hamarkadako mago ospetsuenetako bat da, eta Boscon inspiratuta, My Magic-ek oinazea bezain sakona den maitasuna kontatzen digu, aita-semearen artekoa.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Singapur |
Zuzendaritza: | Eric Khoo |
Ekoizpena: | Tan Fong Cheng / Zhao Wei Films, Infinite Frameworks |
Gidoia: | Eric Khoo, Wong Kim Hoh |
Azgazkia: | Adrian Tan |
Musika: | Kevin Matthews, Christopher Khoo |
Muntaketa: | Siva Chandran, Lionel Chok |
Aktoreak: | Bosco Francis, Jathishweran, Seet Keng Yew, Jason Lim, Kalaiselvi Grace |
Iraupena: | 75 min. |
Kontaktua: | Wild Bunch |
Telefonoa: | 33 1 53 01 50 20 |
Email: | edevos@wildbunch.eu |
Web: | www.wildbunch.biz |