Morgan Spurlockek zerbait ikasi badu 30 urte pelikulak ikusten eman ondoren, hauxe da, mundua salbatzeko garaian hobe dela gizaki bakar bat, ekintza zineko heroien estilora. Hala, inolako esperientzia militarrik gabe, berariazko prestakuntzarik edo entrenamendurik gabe, CIA, FBI eta mundu osoko zerbitzu sekretuak lortzeko gai izan ez direna egiten saiatzea erabaki du Spurlockek: munduko gizonik jazarriena aurki-tzea. Eta bere helburua hori bada, aita izateko zorian dela, bere semea mundu seguruago batean haztea nahiko lukeelako da. Super Size Me (2004) filmaren ondoren, non McDonaldsetako munduan murgildu zen, Morgan Spurlock oso talde txiki batekin bidaiatuko da Egipto, Saudi Arabia, Maroko, Jordania, Afganistan eta Pakistanera, Bin Ladenen arrastoari jarraituz, bere sorburuak, bere ideiak ezagutu nahian, bere senideekin, jarraitzaileekin eta kontra dituenekin elkarrizketan, miresten dutenekin eta gorroto dion jendearekin, berari buruz gehiago jakin, bera aurkitu... nahian.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Estatu Batuak |
Zuzendaritza: | Morgan Spurlock |
Ekoizpena: | Morgan Spurlock, Jeremy Chilnick, Stacey Offman / Non Linear Films, Warrior Poets |
Gidoia: | Jeremy Chilnick, Morgan Spurlock |
Argazkia: | Daniel Marracino |
Muntaketa: | Gavin Coleman, Julie Bob Lombardi |
Iraupena: | 93 min. |
Kontaktua: | Alta Films |
Telefonoa: | 91 542 27 02 |
Email: | info@altafilms.com |
Web: | www.altafilms.com |