Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa

Ander

Homosexualitatea eta gizartearen onespena

Ander

Ander, berrogei bat urteko baserritarra, gorabehera handirik gabeko bizimodua darama: bizikleta fabrika bateko langilea da eta fabrikatik kanpo baserriko lanetan aritzen da. Bertan, amarekin eta arrebarekin bizi da. Egun batean istripu bat izango du eta hanka hautsiko zaio. Orduan, amaren borondatearen kontra, baserriko lanak egiteko etorkin perutar bat, José, kontratatzea erabakiko du familiak. José euren bizitzan sartzen denean aldatu egingo da Anderren bizitza, zituenik ere ez zekien sentimenduak pizten hasiko baitzaizkio, eta horrek gatazka handia sorraraziko dio bere barruan.

Urtea: 2009
Jatorria: Espainia
Zuzendaritza: Roberto Castón
Ekoizpena: José María Gonzalo, Fernando Díez, Roberto Castón / Berdindu!, Ilusión Óptica, Bitart New Media
Gidoia: Roberto Castón
Argazkia: Kike López
Muntaketa: Iván Miñambres
Aktoreak: Josean Bengoetxea, Cristhian Esquivel, Mamen Ribera, Pilar Rodríguez, Pako Revueltas
Iraupena: 128 min.
Kontaktua: Berdindu!
Email: jm-gonzalo@ej-gv.es
Web: www.ander.com.es