Lingala hizkuntzan (Kongoko Errepublika Demokratikoan hitz egiten dena) “motema na ngai” esamoldeak “nire bihotza” esan nahi du hitzez hitz. Hizkera poetikoan bi maitaleren artean xamurtasuna edo maitasuna adierazteko erabiltzen da.. Honela litzateke euskaraz: “Nire bihotzeko hori!” edo “Maite zaitut!”. Juanmi Gutiérrezi naturaltasunez ateratzen zaio esamolde hori Afrikan pentsatzen duen bakoitzean.
Tabula rasa (2004), Bozes lexanas (2005) edo Angor (2007) dokumentalen egile den Juanmi Gutiérrez, oraingo honetan, Afrikako kontinenteko errealitatera, musikara eta jendearengana hurbildu da, bertan bizi direnengana eta Euskadira etorri direnengana.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Espainia |
Zuzendaritza: | Juanmi Gutiérrez |
Ekoizpena: | Kany Peñalba / Zazpi T’erdi |
Gidoia: | Juanmi Gutiérrez |
Muntaketa: | Juanmi Gutiérrez |
Iraupena: | 80 min. |
Kontaktua: | Zazpi T’erdi |
Telefonoa: | 943 45 89 89 |
Email: | zazpiterdi@gmail.com |