“Osasun laguntza” eta “komedia” terminoak ez dira normalean agertzen esaldi berean, baina Michael Mooreren –Bowling for Columbine (2002), Fahrenheit 9/11 (2004)– film berri honetan… (gomazko) guantearekin eskutik helduta agertzen dira.
Hainbat eta hainbat estatubatuarren bizitzak nahasi eta gaizki tratatu izan dituzte (eta hori batzuek ezin dute kontatu ere egin) herrialdeko osasun sistema zoritxarrekoagatik. Moorek dioenez, krisi horrek aseguru medikorik ez duten 47 milioi hiritarrek jasateaz gainera, beste askok, euren tasak ordaindu arren, arazo burokratiko izugarriak dituzte.
Urtea: | 2007 |
---|---|
Jatorria: | Estatu Batuak |
Zuzendaritza: | Michael Moore |
Ekoizpena: | Michael Moore, Meghan O’Hara / Dog Eat Dog Films, The Weinstein Company |
Gidoia: | Michael Moore |
Kamera: | Tony Hardmon, Peter Nelson, Jonathan Weaver, Andy Black, Daniele Marracino, Jayme Roy |
Musika: | Erin O’Hara |
Muntaketa: | Dan Swietlik, Geoffrey Richman, Chistopher Seward |
Iraupena: | 96 min. |
Kontaktua: | Baditri |
Telefonoa: | 93 201 04 67 |
Email: | baditri@baditri.com |
Web: | www.baditri.cat |