Errusiako armadan soldadutza amaitu eta gero Asa gaztea bere sorlekura itzuli da, Kazakhstango estepetara, senarrarekin eta seme-alabekin arreba bizi den etxera. Lekuan egin daitekeen lanbide bakarrean dihardute haiek, artzaintzan, hain zuzen ere. Asak bere kontura bizitzen jarri, bere ardiak erosi eta familia bat osatu nahi du. Gauza bat falta zaio, ordea: emakume bat. Hala, inguruetan dagoen gazte ezkongabe bakarrari, Tulpari, berarekin ezkontzeko eskatuko dio.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Alemania - Suitza - Rusia - Polonia - Kazakhstan |
Zuzendaritza: | Sergey Dvortsevoy |
Ekoizpena: | Karl Baumgartner / Pandora Film, Cobra Film, Eurasia Film, Film Company Slovo, CTB Filmproduction, Filmcontract, Pallas Film |
Gidoia: | Sergey Dvortsevoy, Gennady Ostrovskiy |
Argazkia: | Jola Dylewska |
Muntaketa: | Isabel Meier, Petar Markovic |
Aktoreak: | Askhat Kuchinchirekov, Samal Yeslyamova, Ondasyn Besikbasov, Tulepbergen Baisakalov, Bereke Turganbayev |
Iraupena: | 100 min. |
Kontaktua: | Karma Films |
Telefonoa: | 91 760 14 77 |
Email: | programacion@karmafilms.es |
Web: | www.karmafilms.es |