Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa

Trouble the Water

Hondamendi naturalak eta gizakion ezgaitasuna

Trouble the Water

Tia Lessinek eta Carl Dealek –Fahrenheit 9/11 (2004) filmaren ekoizleak– zuzendua eta ekoiztua, Trouble the Water orain arte inoiz ikusi ez dugun bezala hurbiltzen da Katrina urakanaren hondamendira. Urakana New Orleansera iritsi aurreko egunean, Kimberly Roberts rap abeslari afizionatuak bere bideo-kamera berria probatuko du bizilagun ba-tzuk filmatzeko. Zerua belztu egiten da tarteka. “Gogoratzeko egun bat izango da hau”, dio Kimberlyk. Bere kamerarekin grabatuko du urakana nola iristen den, urak gora egin ahala senarrarekin batera ganbara batean sartuta nola egon den, bizilagun batzuen erreskatea, beste batzuen heriotza, agintarien aldetik ikusten den utzikeria, kaosa, hiritarren ihesaldia, harrera-leku batera iritsi diren unea, etxe berri baten bila emigratu izana... eta etxerako itzulera.

Urtea: 2008
Jatorria: Estatu Batuak
Zuzendaritza: Tia Lessin, Carl Deal
Ekoizpena: Tia Lessin, Carl Deal, T. Woody Richman, Amir Bar-Lev, Joslyn Barnes, Danny Glover, Todd Olson, David Alcaro
Argazkia: P.J. Raval, Kimberly Roberts
Musika: Davidge, Del Naja
Muntaketa: T. Woody Richman
Iraupena: 96 min.
Kontaktua: Avalon Productions
Telefonoa: 91 366 43 64
Email: info@avalonproductions.es
Web: www.avalonproductions.es