Afrikan gaur egun gertatzen den istorioa da hau. Johnny haur soldadu bat da, ametsetan duen “zakur eroak” (mad dog) menderatutakoa. Beste hiru neraberekin batera osatu duen armada laburrarekin, bidean topatzen dituen guztiak erasotzea, lapurtzea eta hiltzea da bere zeregina. Hollywoodeko irudiek eta informazio gabeziak itsututako haurrak dira, gerran jolasean dabiltzanak. Laokolé 13 urteko neska bat da. Bere anaia txikiarekin bizi den hiritik ihes egin nahian dabil, haur soldaduen miliziak okupatzen ari diren hiritik alegia. Johnnyk aurrera jarraitzen du. Laokolé ihesi doa.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Frantzia - Liberia - Belgika |
Zuzendaritza: | Jean-Stéphane Sauvaire |
Ekoizpena: | Matthieu Kassovitz, Benoît Jaubert / MNP Enterprise, Explicit Films, Scope Pictures |
Gidoia: | Jean-Stéphane Sauvaire, Jacques Fieschi |
Argazkia: | Marc Koninckx |
Muntaketa: | Stéphane Elmadjian |
Aktoreak: | Christopher Minie, Daisy Victoria Bandy, Dagbeh Tweh, Barry Chernoh, Mohammed Sesay |
Iraupena: | 93 min. |
Kontaktua: | Aurum |
Telefonoa: | 91 768 48 00 |
Web: | www.aurumproducciones.com |