Emakume bakar batek Pakistanen aurrera eramandako iraultza. Bortxatua izan ondoren, gerta zitekeen bere bizitza osorako lotsatuta egotea edo bere buruaz beste egitea. Baina, horren ordez, Mukhtaran Maik neskentzako eskola bat zabaltzea erabaki zuen. Punjabeko herrixka urrun bateko emakume hau konturatu egin zen mentalitatez aldatzearekin bakarrik lor daitekeela tradizio zaharkitu eta bortitz batzuei jarraitzeari uztea. Era guztietako gehiegikeriak jasan dituzten emakumeak, herrialdeko bazter guztietatik joaten dira Mukhtaranengana laguntza bila. Eta berak ahotsa eman die. Dituzten eskubideez jabetzen lagundu die. “Indarkeria kulturarekin eta heziketarekin bakarrik amaitu daiteke”. Eskola ireki zuenetik bost urte igaro direnean, Meerwalako eta inguruetako neskak matematika eta ingelesa ikasten ari dira emazte finak eta esanekoak izateko prestatzen aritu beharrean. Hitz baten esanahia ezagutu dute: etorkizuna.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Holanda |
Zuzendaritza: | Catherine Ulmer |
Ekoizpena: | Carmen Cobos / Cobos Films |
Argazkia: | Pedro Jiménez |
Musika: | Pedro Jiménez |
Muntaketa: | Danniel Danniel |
Iraupena: | 73 min. |
Kontaktua: | Cobos Films |
Telefonoa: | 31 20 320 33 68 |
Email: | info@cobosfilms.nl |
Web: | www.cobosfilms.nl |