Etiopian jaio zen herrira itzuli da Anberber, urte askotan Alemanian medikuntza ikasten aritu ondoren. Afrikara itzuli diren askok bezala, bere ezagutza guztiak erabili nahi ditu herrikideei laguntzeko. Herrialdea krisialdian ikusiko du ordea, amaitzen ez den gerra batean murgilduta, eta erreklutatu ez ditzaten herriko gazte guztiak mendialdean ezkutatzera behartzen ditu egoera horrek. Gauzak horrela, Anberberrek ez du bere burua ezer egiteko gai ikusten.
Hailè Gerima, Harvest: 3,000 Years (1976) edo Sankofa (1993) pelikula enblematikoak zuzendu izan dituena, bere herrialdearen azkenaldiko historiara hurbildu da oraingo honetan. Historian izan den zinegile afrikar gailenetakoa da bera. Panafrikarra, aktibista eta, batez ere, hezitzailea, Afrikako nortasunaz eta askatzeko duen premiaz hitz egiten digu Gerimak bere pelikuletan.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | Etiopia - Alemania - Frantzia |
Zuzendaritza: | Hailè Gerima |
Ekoizpena: | Hailè Gerima, Karl Baumgartner / Pandora Film, Negod-Gwad Productions, Unlimited, Westdeutscher Rundfunk |
Gidoia: | Hailè Gerima |
Argazkia: | Mario Masini |
Musika: | Vijay Iyer, Jorga Mesfin |
Muntaketa: | Hailè Gerima, Loren Hankin |
Aktoreak: | Aaron Arefe, Abeye Tedla, Takelech Beyene, Teje Tesfahun, Nebiyu Baye |
Iraupena: | 140 min. |
Kontaktua: | The Match Factory |
Telefonoa: | 49 221 539 70 90 |
Email: | festivals@matchfactory.de |
Web: | www.the-match-factory.com |