Munduak begirada beti jarria duen lekuetako batetik egindako bidaia, bertatik ia ezer jakin ez arren beharbada. Zein da leku mitiko honi ahotsa eta doinua jartzen dion musika? Zeintzuk dira bertako musikari adierazgarrienak? Nola bizi dira? Zer pentsatzen dute bizitzea egokitu zaien halabehar bakarrari buruz? Eta nola egiten diote aurre euren letra eta melodiekin?
Tel Aviveko publizitateko iragarki eta neoietatik Gaza eta Zisjordaniako lurralde okupatuetako pobrezia eta etsipeneraino, Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina oso musikari desberdinengana hurbiltzen da, herriz herri, eta checkpoint batetik bestera, gatazkan bizi den herri honi buruz dugun ikuspegia aldaraziko duen ibilbidea, alegia.
Urtea: | 2009 |
---|---|
Jatorria: | Espainia |
Zuzendaritza: | Fermin Muguruza |
Errealizazioa: | Javier Corcuera |
Ekoizpena: | Antón Reixa, Ricardo González / Filmanova, K2000 |
Gidoia: | Fermin Muguruza |
Argazkia: | Jordi Abusada |
Muntaketa: | Martin Eller |
Iraupena: | 70 min. |
Kontaktua: | K2000 |
Telefonoa: | 94 457 00 00 |
Email: | batin@k2000.com |
Web: | www.k2000.com |