Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Heziketa eta emakumeen aurkako indarkeria

Heziketa eta emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria amaitzen ez den arazoa da. Aste oro izan ohi dugu teleberrien edo egunkarien bitartez indarkeria matxistarekin loturiko tragediaren baten berri. Gure mugetatik kanpo, beste herrialde batzuetan, esaterako Pakistanen, emakumeen %80k sufritzen dituzte era guztietako erasoak, eta ez dugu horrelako kasuen inolako berririk jasotzen.

Hortaz, funtsezkoa da jokabide matxista eta indarkeriazko horren sorburuak errotik erauztea. Eta, hori kontuan hartuta, ezinbestekoa da haurrek, mutilek nahiz neskek, berdintasunaren aldeko heziketa jaso-tzea. Haurtzarotik, berdintasunerantz bideratutako prestakuntza on batek bakarrik eragotziko baitu etorkizuneko belaunaldiek era guztietako gizarteak mehatxatzen dituen arazo hori sufritzen jarraitzea.