Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Homosexualitatea eta gizartearen onespena

Homosexualitatea eta gizartearen onespena

Sexu joera gehiengoarena ez denean pertsonek aurre egin behar izaten dieten eragozpideetako bat da aurreiritziei beldur izatea eta familiaren eta gizartearen beraren gaitzespena jasotzea, landa-eremuetan batik bat.

Egia bada ere azken urteotan sexu bereko pertsonen arteko harreman afektiboak eta sexualak gero eta onespen handiagoa izaten ari direla, oraindik ere aurrerapauso handiak eman beharrean gaude orokorrean. Gaur egun, homosexualtasuna jazarri egiten da 86 herrialdetan eta homosexualak direnei heriotza zigorra ezartzen zaie zortzi herrialdetan. Bost herrialdek bakarrik onartzen dute legalki sexu bereko pertsonen arteko ezkontza, horien artean Espainiak.