Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Palestina eta Israel arteko gatazka

Palestina eta Israel arteko gatazka

Israel eta Palestina elkarren artean borrokara eraman dituen gatazkak milaka biktima eta desegindako familia utzi ditu bidean dagoeneko. Bi herrialdeen artean bakea eta adiskidetzea lortzeko bide posible bakarra elkarrizketa izan arren, indarkeria eta borrokaldiak, antza, ez dira bukatzen.

Dagoeneko 60 urte dirauen gatazka beliko horretatik aparte asko dira, amaitzen ez den gerraren erdian bizitzera kondenatuta egon arren, bizirauten ikasten duten palestinarren eta israeldarren kasuak eta, modu batera edo bestera, hori lortzen dutenak gainera. Benetako historiak dira, teleberrietan ikusten ez direnak, baina amaiera zoriontsu bat izateko esperantza hain urrun ez dagoela aditzera ematen digutenak.