Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Afrika / Euskadi

Afrika / Euskadi

Afrika, Sahara azpiko Afrika, Afrika beltza. Haiei buruz iritzi bat eratua dugun giza komunitate bat. Bizi dituzten arazoetan soilik oinarrituta hedabideek itxuratutako komunitatea. Kontinentea definitzen duten hitz urri hauek hotzikarazkoak dira: indarkeria, tribuen arteko gatazkak, gerra, gosea, emigrazio basatia, HIESa.

Dena den, gero eta gertuago dugu Afrika. Duela urte batzuk exotiko eta urrun ikusten genuen jendea gurekin batera bizi da gaur egun geletan, gurekin egiten du lan eta gurekin partekatzen du aisialdia. Eta haiek gugandik gero eta gertuago egon arren zeharo ezezagun izaten jarraitzen dute.

Hainbat arazo dituen Afrika gaixoaren errealitatetik harago kontinente ezezagun bat dago, kultur aberastasun handikoa eta beharbada mendebaldekoak historian zehar galtzen joan garen giza balioak mantentzen dituena. Hala, elkarren artean zubiak eraiki beharrean gaude, dituzten balio horiek gureganatzeko eta guk ditugunak berenganatzeko.

Azken finean guztiok gara familia berekoak eta guztiok dugu arbaso bera.

Juanmi Gutiérrez