Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Haurren eskubideak

Haurren eskubideak

Haur orok du, jaio eta garatu den lekua edozein izanda ere, heziketa, zaintza eta babesa jasotzeko eskubidea, haur direnez gero bereziki kontuan hartu beharrekoa. Euren babeserako nazioartean zenbait tresna juridiko sortu badira ere, errealitateak erakusten digunez oraindik ere milioika haurrei urratzen zaizkie dituzten giza eskubideak orokorrean eta haurren eskubideak bereziki.

Gatazka armatuak, haurrentzako lana, tratu txarrak, sexu esplotazioa… dira munduko bazter guztietan egunero aurre egin behar izaten dieten mehatxuetako batzuk. Estatuek eta gizarteak berak erantzukizunez jokatu behar dute haur horien eskubideak errespetatu daitezen, edozein lekutakoak izanda ere, baita euren interesak zaindu daitezen ere.