Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Osasun publikoa unibertsala izateko eskubidea

Osasun publikoa unibertsala izateko eskubidea

Estatu Batuetako osasun laguntzarako sistemaren kalitate maila 37. lekuan dago munduan, Kolonbiaren eta Portugalen atzetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2000n landutako Txostenaren arabera.

Munduan den herrialde aberatsenean 50 milioi pertsona daude inolako babes medikorik gabe. Hala eta guztiz ere, aseguru mediko bat (2.000 dolar inguru urtean) ordaindu dezaketen 250 milioi estatubatuarrak ere ez daude salbu, kasu askotan aseguru etxeak euren botereaz eta burokraziaz baliatzen baitira haiek behar duten estaldura ez emateko. Gainera, osasun sistema pribatura jotzea, aseguru mediko baten estaldurarik izan gabe, 100 aldiz garestiagoa da.

Estatu Batuetako hiritarrek urteak daramatzate osasun sistema uniber-tsala eta doakoa eskatzen, herrialde hauetan dagoena bezalakoa: Frantzia, Kanada, Erresuma Batua, Kuba, Espainia…