Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Terrorismoa eta segurtasun falta

Terrorismoa eta segurtasun falta

Nazioarteko terrorismoa bukatzea da Gobernuek xedetzat hartu dutena duela ia zortzi urteren ondoren irailaren 11ko atentatuek Estatu Batuetan milaka pertsona hil eta gero. Hala ere, “izuaren aurkako gerra” honek segurtasun falta handiagoa sumatzen duen mundua sorrarazi du, eskubide eta askatasun ugari urrituta ikusten dituen mundua, alegia.

Izan ere, indarkeria terroristari aurre egiteko eginahalak egin arren, mundu mailan hortxe jarraitzen dute ezegonkortasunak, gerrek eta herrialdeen barruan izaten diren gatazkek. Horregatik jarraitzen dute hiritarrek oraingo eta etorkizuneko belaunaldietarako mundu seguruago eta bidezkoago bat errebindikatzen.