Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

EZGAITASUNA: AUTISMOA

Autismo hitzaren baitan biltzen diren trastornoak nerbio-sistema zentralaren garapen neurologikoan gertatutako disfuntzioen ondorio dira. “Autismo klasikoa” dutenek hainbat adierazpen kliniko agertzen dute: elkarrekiko eragin sozial mugatua, ezgai dira ahozko zein ahoz besteko komunikazioan, eta interes eta jokabide aukera urri samarra izaten dute.

Munduan, 10.000 lagunetik 5ek izaten dute “autismo klasikoaren” koadroa. Sindromearen espektro osoa aintzat hartuta, berriz, 700 edo 1.000 lagunetik batek izaten du. Kasuak proportzio berean agertzen dira klase sozial guztietan. Generoari begira, aldiz, gizonezkoak dira gehienak, bost lagunetatik lau, hain zuzen ere.

Oraingoz ez dago autismoa sendatzerik, baina hezkuntza-jokamolde aproposaren bidez eta familien eta profesionalen babesari esker, gaitzak jotakoen bizi kalitatea nabarmen hobetzen ahal da.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp