Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

ERLIJIOA ETA SEXU ORIENTAZIORAKO ESKUBIDEA

Sexu orientazioagatiko jazarpena, maiz legeak berak babestua, murrizteko bidean da munduan. Gaur egun, Elizak homosexualitatea “ezmoral eta naturaz kontrakotzat” jotzen badu ere, ez dago Europan herrialderik helduen arteko harreman homosexual adostuak zigortzen dituenik.

Islamiar munduaren hein handi batean, aldiz, sexu bereko pertsonen arteko praktika sexualak “iraingarri eta perbertsotzat” jotzen dira, eta ehun zigorradatik heriotza arteko kondenak ezartzen ahal dira haien ariora.

Urte gutxian ikaragarri aurreratuagatik, ezin konta ahala urratzen da sexu orientaziorako eskubidea, zenbait printzipio erlijiosoren aplikazio zorrotz eta motza dela kausa. Intolerantzia eta jazarpenari, sarritan, gizartearen arbuioa ere gehitzen zaie.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp

GEHITU
http://www.gehitu.net/loader.php