Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

FUNDAMENTALISMO ERLIJIOSOA

Korronte fundamentalistek, Biblia, Koran, Torah edo bestelako Idatzi Sagaratuak alderdikeriaz irakurri ez ezik, irakurketok ezarri nahi izaten dituzte, aginte gorena haiengan paratuta, ezarri ere.

Genesiaren hitzez hitzeko interpretazioa eta Darwinen eboluzioaren teoriari uko egitea kristau fundamentalismoaren bi adibide dira; horra beste batzuk: ezkontzaz kanpoko sexu harremanen arbuioa, bai eta antisorgailuen erabilerarena eta sexu bereko pertsonen arteko harremanena ere. Gaur egungo Europaren sekularizazio gero eta nabarmenagoaren aurrean, fundamentalismo islamistari mendebaldearen kontrako kutsua ere badario. 1979an, Irango Iraultzaren garaipenak ikuspegi hura sendotu ez ezik, mila urte lehenago idatzitako Koranean oinarritutako legeen ezarpena ere erakarri zuen, bai esparru zibilean bai juridikoan.

Gaurko gizartearen arazoak konpontzeko gaitasuna dutelakoan daude fundamentalismoak; haatik, arazo askori ez diote aurre ere egiten, eta bai saihestu, hainbat arazo halakotzat hartzeari uko eginda. Idatzi Sagaratuen ezarpen zorrotzak talka egiten du zenbait giza eskubideren errespetuarekin.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp