Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

HAURTZAROA: GERRAREN BIKTIMA

Gerrak eragindako triskantzen zurrunbiloan haurrak bereziki zaurgarriak izaten dira. Kofi Annan-ek NBEko idazkari nagusi ziharduen azken egunetan aurkeztutako txosten baten arabera, azken hamarkadan bi milioi adingabeko hil dira; beste sei milioi etxerik gabe geratu dira; 12 milioi zauritu edota ezgai geratu dira eta gutxienez badaude 300.000 neska-mutiko soldadu munduan zehar indarrean dirauten 30 gatazka armatuetan.

UNICEFen datuen arabera, Iraken, gerra aurretik, 8 haurretik bat ez zen iristen 5 urteak betetzera. Estatu Batuen inbasioaren ondotik, 3 haur irakiarretik bat bi urteak betetzera iritsiko ez dela aurreikusten da. Bizirauten dutenek seguruenik garapena oztopatuko dieten traumak pairatuko dituzte.

Haurrek jasaten ahal duten indarkeria fisiko, sexual eta emozionalak bizi diren mundua txikitu eta suntsitu egiten die. Bizitzeko proiektuak hondatzen dizkie gerrak, etxea suntsituta, komunitateak bananduta, helduenganako duten konfiantza uzkurtuta hazi behar izaten dute eta.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp