Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Emigrazioa - Inmigrazioa

Emigrazioa - Inmigrazioa

"Lanesku eskaintza egin genuen eta jendea iritsi zen".

(Max Frisch idazle suitzarraren aipu ezaguna, 1965)

Inmigrazioak emakume izena du ere bai. 60ko urteen amaieran Espainiatik ehunka Conchita, Socorro eta Manuela arrotz zitzaien Frantzia hartara “zerbitzatzera” joan baziren, “aurreztu eta itzuli” lemapean, orain, Abigail, Jessica edo Marianelari iritsi zaie txanda. Atzera biltzen diren historiak iruditu arren, izan ere, beti errepikatu izan diren historiak dira.

Emigrazioak berekin dakarren borroka dute ezaugarri: eguneroko lana, sakrifizioak, estuasun ekonomikoak, beti itzultzeko asmoa... Emakume espainiarren kasuan, gehienen bizitza, urteetan, zerbitzuko gela batera egon zen mugatuta, edota atezaintzentzako Parisko lekuren bateko metro urri batzuetara. Euren egonaldia aldi baterako zelakoan, ia inoiz ez zuten lortu edo ez zieten lortzen utzi gizarte frantsesean integratzea.

Emakume haiek gogora ekarriz hobeto ulertzen ditugu gure herrialdera etortzen diren milaka pertsonak, bizimodu hobeago bat izango dutelako esperantzarekin etorritakoak.