Asko hitz egiten da migrazioaz, lehen mailako gaia da Mexikon. Aldiz, oso gutxi dakigu bestaldera pasa zirenen familiak bizi diren tokietan gertatzen denaz. Zerbait errotik aldatu da hirietan, herrietan, komunitateetan eta joandako pertsonen familietan. Zer gertatzen da haiekin? Nola aldatzen da familia behin zapuztua izan denean? Zer gertatzen da seme-alabarik gabeko gurasoz, aita gabeko seme-alabez eta senar gabeko emaztez betetako komunitatean? Zer gertatzen da gazterik gabeko eta jendearen erdia falta duten herrietan?
Los que se quedan Juan Carlos Rulforen film berria da, hemen duela urte batzuk emandako En el hoyoren ondoren (2006). Protagonisten egunerokotasuna, etxea, abiapuntu hartuta problematika horri heltzen dio. Bertan agertzen da haien bizitza nolakoa den, zein beldur eta etsipen, amets eta itxaropen dituzten, denbora igarotzen eta jendea hara-hona dabilen edo, besterik gabe, joaten den bitartean.
Urtea: | 2008 |
---|---|
Jatorria: | México |
Zuzendaritza: | Juan Carlos Rulfo, Carlos Hagerman |
Ekoizpena: | Juan Carlos Rulfo, Carlos Hagerman, Nicolás Vale / La Sombra del Guayabo |
Gidoia: | Juan Carlos Rulfo, Carlos Hagerman |
Argazkia: | Juan Carlos Rulfo |
Musika: | Santiago Ojeda, Café Tacvba |
Muntaketa: | Valentina Leduc |
Iraupena: | 96 min. |
Kontaktua: | Suria Comunicación |
Tf: | 49 221 539 709 0 |
E-mail: | festivales@suriacomunicacion.com |
Web: | www.suriacomunicacion.com |