INEGek (Mexikoko Estatistika eta Geografiaren Erakunde Nazionalak) kalkulatutako datuen arabera, 350.000 emigrante abiatzen dira urtero herrialde horretatik Estatu Batuetara beren familien baldintza ekonomikoak hobetzeko asmoz. Migrazio-fluxuaren % 53 24 eta 39 urte arteko gizonek osatzen dute, gehienak menditik etorriak.
Emigrazioaren ondorioz, komunitateak hutsik geratzen dira, eta lan-esku nagusirik gabe geratzen. Halaber, jatorrizko herrialdean dauden familiak zatikatuta eta babesik gabe geratzen dira. Horrenbestez, emakumeak familia-gunearen erantzukizuna eta zaintza beren gain hartzera behartuta geratzen dira eta, umeen zein Hirugarren Adinekoen baitan, bakardade eta babesik gabezia sentimendu bat agertzen da.