Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Presoen eskubideak

Presoen eskubideak

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Ipar Irlandako espetxe batean, IRAko (Irlandako Armada Errepublikanoko) hainbat kide preso politiko estatusa lortzeko eta gizabidezko bizi-baldintzak hobetzeko borrokatu ziren. Hamar preso gose-greba luze baten ondorioz hil arren, Britainia Handiko Gobernuak ez zuen amore eman eta indarkeria nagusitutako aldi bat piztu zen.

Askatasunik gabe geratutako pertsonen giza eskubideen urraketak herrialde askotan gertatzen dira. Irakeko Abu Grahibeko espetxeko presoei pairarazitako sexu-irainak eta torturak, Estatu Batuen Guantanamoko presondegian giltzaperatuek jasotzen duten gizabidearen kontrako tratua edo Myanmarko oposizio-buru eta Bake Nobel Saridun Aung San Suu Kyik jasaten duen etxe barruko arrestatzea ditugu horren adibide batzuk.