Frantziako egungo legedia oso zorrotza da helmugara (Britainia Handira) iristeko zain Calaisko portuaren moduko akanpalekuetan metatzen diren milaka etorkinen egoerarekin.
Dena den, lege-jazarpena ez da dokumentu gabeko etorkinetara mugatzen; aldiz, laguntza eta aterpea ematen dieten gizalege-elkarteetara edo -pertsonetara heda daiteke, “elkartasun-delitua” deitu izan dena egiten ari daitezkeelakoan. Horrenbestez, atzerritar baten sarrera, zirkulazioa edo legez kanpoko egonaldia erraztearren, Frantzian aurreikusita dago bost arteko espetxe-zigorrak eta 30.000 euroko isunak ezarri ahal izatea.
Frantziako agintariek, berriz, ukatu egin dute elkartasuna zigortuko dutenik. Argudiatu dutenez, neurri horien bidez, etorkin klandestinoen nazioarteko trafiko-sarea gelditu nahi dute.