Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Petrolio ustiategiak: ingurumenaren eta biztanleriaren gaineko ondorioak

Petrolio ustiategiak: ingurumenaren eta biztanleriaren gaineko ondorioak

Ekuadorreko Amazonen eskualdea duela 30 urtetik gora bertako lurretan finkatutako petrolio-ustiategiek eragindako ondorioak jasaten ari da. Petrolio-kutsadurak eta multinazionalen jokaera zabarrak ingurumenean eta biztanlerian eragindako ondorioak halako tamainakoak izan dira non hondamendi ekologiko hori Alaskan 1989an Exxon Valdez petroliontziak eragindakoaren 30 halakotzat jotzen den.

CESRek (New Yorkeko Eskubide Ekonomiko eta Sozialen Zentroak) 1994an egindako ikerlan baten arabera, inguruneko petrolio-osagai toxikoen maila altuek adierazten dute eraginpeko biztanle indigena ekuadortarrek arrisku handiagoa dutela minbiziak, neurologia- zein ugalketa-arazoak eta gaitz larri batzuk izateko. Hala ere, petrolio-konpainiek ez dute onartzen horrelako ondoriorik, ezta petrolio-kutsaduraren eta osasun eta ingurumenaren gaineko efektuen arteko kausa-loturarik ere.