Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Ikastetxeetako ikasle-sarraskien biktimak

Ikastetxeetako ikasle-sarraskien biktimak

Kanada, Estatu Batu eta Europako herrialde batzuetako (Finlandia, Alemania, Britainia Handia,...) ikastetxeetan burutik egin zaien ikasleek burututako sarraskiak areagotu egin dira azken hamar urteetan. Batzuetan hautatuta eta bestetan bereizi gabe egindako asasinatze ugari eragin ez ezik, horrelako gertaerek ondorio fisiko eta psikologiko batzuk eragiten dizkiete sarraskitik bizirik ateratakoei.

Eraso horietan bizirik atera diren pertsonek depresio-aldiak jasaten dituzte eta, gainera, errudun sentitzen dira maiz tragedian biziraun izateagatik. Batzuek ikastetxez aldatzea erabakitzen dute; sarraskia izandako institutu berera itzultzen direnak, berriz, zorigaiztoko egunean igarotakoa gogora dakarkien eszenatokiari aurre egin behar diote.