Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Hondamendiak kapitalismoaren onerako aprobetxatu

Hondamendiak kapitalismoaren onerako aprobetxatu

Hondamendiak kapitalismoaren onerako aprobetxatu edota eragin.

Naomi Klein idazle kanadarrak gure mundu itxuraz libre eta demokratikoa munduko elite ekonomikoek indarrez aplikatutako neurrien multzo baten emaitza dela proposatu du bere The Shock Doctrine liburuan.

Kapitalismo eta merkatu librearen ezarpena egileak «hondamendiaren kapitalismo» deitutako programa sozial eta ekonomiko batean kokatzen du. Liberalismo eta kapitalismo ekonomikoaren aldeko teorien arabera, merkatu libre eta globala demokratikoki gailendu da, eta kapitalismoa zein demokrazia eskutik helduta ibiltzen dira. Aldiz, Kleinek defendatzen duenez, kapitalismoak etengabe erabiltzen ditu indarkeria eta terrorismoa gizabanakoaren eta gizartearen kontra, eta krisia baliatzen du herrikoiak ez diren talka ekonomikoko neurriak sartzeko.

Premisa horren azalpena emateko, Kleinek muturreko analogia bati heldu dio: CIAk 50eko urteetan herritar “desegokiak” baretzeko erabilitako electroshock terapia eta Estatu Batuek burututako “terrorismoaren kontrako gerra” delakoak ezaugarri izandako politika babesle eta totalitarioa parekatu ditu.

Analogia horrek Ekonomiako Nobel Saridun Milton Friedmanek defendatutako aldarrikapenetan du bere jatorria. Ekonomista neoliberal estatubatuar horrek ekonomia-arlora eraman du gizakiei buruz egindako ikerketa psikologikoetan oinarritutako ondorengo teoria: pertsona bat errazagoa dela erabiltzen ikaratuta dagoenean. Friedmanek herria ikaratuta dagoenean, dela natur gertaerak eraginda (uragana, tsunamia, lurrikara), dela indar edo estrategia politiko batek berariaz eraginda (estatu-kolpea, gerra, eraso terrorista etab.), herrikoiak ez diren neurri ekonomikoak aplikatzea proposatu zuen.

Hartara, gobernuek (Naomi Kleinen iritziz) “herritarren hondamendi baten ondorengo trauma-osteko egoera erabiltzen dute absolutismoaren alde eta kapitalaren onerako haien askatasunak ahultzeko eta eskubide zibilak ezabatzeko. Nortasun bat berregin badaiteke, herrialde bat ere berregin daiteke".

Doktrina horren emaitza modura, hainbat herri zibil munduko jabe berrien (adibidez, industria-, gobernu- eta merkataritza-konglomeratuaren) harrapakerian erori dira; izan ere, haientzat, hondamendiek, gerrek eta herritarren segurtasun-ezak ikararen ekonomia elikatzen dute.

ESTEKA INTERESGARRIAK

www.naomiklein.org/shock-doctrine