Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Bakardadea eta isolamendua gizarte garatuetan

Bakardadea eta isolamendua gizarte garatuetan

Beren burua “garatu”tzat dauzkaten gizarte guztietan, bakardadea garrantzi gero eta handiagoko gizarte-fenomeno bihurtu da. Paradoxikoa bada ere, gizabanakoen arteko elkarreraginak etengabeak dira, baita inbaditzaileak ere, baina pertsona ugarik isolamendu-sentimendu mingarri bat bizi dute. Aldi berean, beste askok bakarrik bizitzeko erabakia hartzen dute.

Giza harremanak maiz lanera eta sexura murriztera jotzen duen mundu honetan, jendarte-harremanetarako forma berriak sortu dira, harreman intimoago, elkartasun eta adiskidetasunerako modu desberdinak: harreman desinteresatuak dira, elkarrekin egotearen plazer hutsezkoak. Topaketa iragankorren azalkeriatik at mantentzeko, adiskidetasun sakonagoak lehenesteko forma bat dira.

Testuinguru horretan, Mary and Maxek erakusten digutenez, adina eta gizarte- edo geografia-jatorria zein den gorabehera, maitazarre eta enpatiaren giza beharrizan sakon eta betierekoari bide emateaz aparte, gaitasun horrek egiten gaitu gizalegezkoagoak.