Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Kultura aniztasuna

Kultura aniztasuna

Lurralde berean kultura desberdinak egoteak era guztietako gatazkak eragiten ditu batzuetan eta, ondorioz, talde babesgabeenek xenofobia-jarrerak eta giza eskubideen urraketak jasa behar dituzte.

Migrazio-mugimenduen fenomeno hazkorrak erakusten digunez, bizi egin behar gara kultura-, erlijio-, hizkuntza- edo etnia-dibertsitatearekin. Beraz, pluraltasun horri ikuspegi integratzaile batez heldu behar diogu, pertsona guztiok ongizatea izan dezagun.

Gutxiengoek baino ahalmen politiko eta ekonomiko handiagoko kultura nagusien inposaketa-tentazioen aurrean, kultura-aniztasunak edo kultura-pluraltasunak desberdintasun-eskubidea balioztatzearen aldeko apustua egiten du, elkartrukerako eta komunitatea aberasteko aukera den aldetik, baita gizaki guztien eskubide-eta betebehar-berdintasuna aitortzearen alde ere.