Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Borroka feminista

Borroka feminista

Espainiako aldarrikapen feministek garrantzi berezia izan zuten trantsizio demokratikoaren urteetan. XX. mendearen aldi horretan emakumeak borrokatu egin ziren eta egun Mendebaldeko demokrazia gehienetan, teorian bederen, aitortutako oinarrizko erreformak eskuratu zituzten: legearen aurreko berdintasuna, hezkuntzan sartzeko, lan-merkaturatzeko eta garapen profesionala izateko berdintasuna, dibortzioaren legea zein abortuaren legea eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiteko eta sustatzeko erakunde bereziak.

Talde feminista askorentzat, urte hauetako fenomeno garrantzitsuena jokabide matxistako eredu zaharrak hautsi eta jarrera patriarkalak arbuiatzen dituen iritzi-korronte bat da. Dena den, aurrera egin arren, berdintasun erreala lortzeko ibili beharreko bidea luzea da artean, eta bihurria zalantzarik gabe.