Filipinetan amonek familiak zaintzen rol garrantzitsua jokatzen duten gizataldea dira eta begirune, aitortza eta adeitasun handia zor zaie.
NBEren 1982ko Zahartzeari buruzko Biltzarrak Hirugarren Adinakoak direlako pertsonen eskubide-sorta espezifiko bat erabaki zuen, adibidez, familiaren eta komunitatearen zaintza eta babes berezia jasotzea.
Dena den, Asiako herrialde horretan bezala, Hirugarren Munduko beste hainbat tokitan emakume zaharrek txirotasun-ingurune batean bizi behar dute eta, sarritan, senitarteko gazteagoen ardura eta zaintza hartu behar dute beren gain, adina, baliabide ekonomiko urriak eta osasun ahula izan arren.